Proiektua

Izenburua: 

SOILMONTANA: Nekazaritza ekosistemen osasun txartela.

Xedea:

Mendi-larreak eta haran barrenetako lurzoru eta landare biodibertsitatearen kontserbazioa.

Kokapena:

SOILMONTANA proiektua Bizkaia aldeko Gorbeiako mendigune inguruan kokatzen da eta Gorbeiako Parke Naturaleko eta bere inguruetako mendietako eta haren barreneko larreetan oinarritzen da (Orozko eta Zeanuriko udalerriak, Bizkaia)

Partaideak:

Proiektuaren zuzendaritza eta erantzukizuna NEIKER enpresaren esku daude, honek proiektua aurrera eramateko hainbat erakunde eta administrazioren laguntza duelarik: Orozko eta Zeanuriko abeltzainen elkarteak, Lorra Kooperatiba, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.

Finantzaketa:

LIFE+programa

Iraupena: 

3 urte eta lau hilabete, 2011ko irailaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra.