Helburuak

Larre ekosistemek hainbat mehatxu dituzte beren gestioari dagokionez, nekazaritza praktika desegokien erabilera eta abeltzaintza jardueraren uztea, besteak beste.

Mehatxu horiek ekosistemari eragiten diote orokorrean, bai ekosistema osatzen duten habitatei bai habitat horietako flora eta fauna espeziei ere. Era berean, ezin dugu ahaztu lurzoruan dagoen biodibertsitate anitzaren garrantzia eta zein funtsezkoak diren ekosistema hauek eskaintzen dizkiguten zerbitzuei eusteko.

Proiektu honekin –SOILMONTANA- transtermitantziako erabilera duten larre ekosistemetako bai lurzoruaren baita landaretza mailako biodibertsitatearen galera gelditzea da.
– Epe laburrera: Bertan buruturiko zenbait kontserbazio lan zehatzen bidez.

– Epe ertainera-luzera: Tresna berri bat garatuta (Nekazaritza Ekosistemen Osasun Txartelak – TSA) edozeinek, aurretik bereziki prestatuta egon gabe, lan horiek eta etorkizunean egin daitezkeen beste jarduketa batzuek nekazaritza ekosistemen biodibertsitatean eta funtzionalitatean (i.e., osasuna) duten eragina ebaluatu ahal dezan.