SOILMONTANA proiektuaren hedapen teknologikoaren azken jardunaldia

NEIKER-eko Ekologia eta Baliabide Naturalak Sailetik LIFE programa europearrak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak finantzatzen duen “Nekazaritza ekosistemen osasun txartelak. Mendi-larreak eta haran barrenetako lurzoru eta landare biodibertsitatearen kontserbazioa–SOILMONTANA- LIFE10 NAT/ES/579“proiektuko azken jardunaldira, atsegin handiz gonbidatzen zaitugu.

Jardunaldi hau biodibertsitatearen kontserbazioan eta bereziki mendiko agrosistemetan interesa duten abeltzainei, teknikariei, politikariei zein jendeorori zuzendurik dago.

Jardunaldiaren helburua Agroekosistemen Osasun Txartelen metodologia aplikatuz hainbat nekazal praktikek larreen kontserbazioan duten inpaktuaren balorazioan lortutako emaitzen berri ematea da.

Non: NEIKER-Tecnalia, Derion.

Noiz: 2015ko otsailaren 10ean, asteartea

Ordua: 11:00

Egitaraua

11:00 Proiektuko emaitzen hedapena

-Egindako ekintzak: Garbiketak, ongarritzea, Kareztatze lanak, herstegiak.
-Landaredi eta lurzoruan aurkitutako eraginak.
-Ebaluaketa orokorra Osasun txartelen bidez.
-Jarduera egokien Katalogoaren aurkezpena.

13:00 Lunch

Ikusi SOILMONTANA Proiekturaen hedapen teknologikoaren jardunaldiaren deialdi berria