Networking – SERIDA (Asturias)

Asturiaseko Ikerkuntza eta Nekazaritza-Garapenerako Erakundeak (SERIDA) gurekin harremanetan jarri zen, bertako ikertzaileek Soilmontana proiektu barruan sorturiko Agroekosistemen Osasun Txartelak ezagutu nahi zutelarik.

Pasa den irailean SERIDAko landa-esperimentu batera hurbildu ginen, gure txartelen bitartez agroekosistema horren osasun egoera nolakoa zen neurtzeko. Erakustaldi praktiko horretan Adela Martínezek ere hartu zuen parte (SERIDAKO belar-bazka programaren burua).

Honen ondorioz, etorkizunean elkarrekin lan egiteko akordioa sinatu zuten NEIKER-ek eta SERIDA-k.