Peru eta Boliviako nekazal teknikarien visita

Peru eta Boliviako mendietan bizi diren nekazariek munduko beste lekuetan sortzen diren nekazal teknika berriak ezagutzeko aukera gutxi izaten dituzte.  ZABALKETA Elkarteak eremu horietan garatzen ditu bere kooperazio proiektuak, hain zuzen ere.

Hango nekazariek erabiltzen duten zenbait nekazal teknikek ondorio latzak izan ditzakete baliabide naturaletan. Hori dela eta, Zabalketatik eskatu ziguten gure Soilmontana proiektu barruan garatutako Agroekosistemen Osasun Txartelen erabilerari buruzko prestakuntza eskeintzea, haiekin lan egiten duten teknikariei.

Haien prestakuntza hobetzea da helburua, bertako nekazariei gero behar bezalako laguntza teknikoa eman ahal izateko