Neiker Adituek erakusten dute nola egin artzaintza lurretako osasun diagnostiko fidagarria

SOILMONTANA – “Nekazaritza Ekosistemen Osasun Txartelak: Mendi-larreak eta haran barrenetako lurzoru eta landare biodibertsitatearen kontserbazioa” proiektuan, lehen urte honetan burututako jarduerak aurkezteko asmoz, Neiker-Tecnaliak Eusko Jaurlaritza, LORRA Kooperatiba, Orozko eta Zeanuriko abeltzain-elkarteekin batera jardunaldi tekniko bat antolatu du joan de azaroaren 3an, larunbatez, Arimegortako (Zeanuri) artzaintza gunera irteera bat zuelarik burututako lanak zuzenean behatzeko.

Jardunaldia proiektuaren eta LOT edo Lurzoruaren Osasun Txartelen  azalpen orokor batekin hasi zan. Jarraian mendi irteera bat egon zen LOT erabilera erakusteko azaldutakoei. Horretaz gain Lurzoruaren Osasun Txartelak banatu ziren jardunaldira agertu ziren nekazari eta abltzainen artean, beraien lursailen osasuna ebaluatu ditzaten beraien kabuz.

LOT eskatzen duen edonoren eskugarri izango dira NEIKERera (944034300) deituz edo e-mail bat bidaliz imijangos@neiker.net

 Entzun Bizkaia irratiko elkarizketa